XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

indexatu

Indizedun bihurtu, indizea erabiltzeko aukera eman.

es indexar/fr indexer/en index

indexazio. Sin.: indexaketa

Gako batetik abiatuta eta taula baten bidez informazio baten helbidea lortzeko teknika.

es indexación/fr indexation/en indexing; indexation

indize

1. Datu-euskarri bateko erregistro edo fitxategien zerrenda ordenatua, erregistro edo fitxategi hauek aurkitu edo atzitzeko gakoekin batera emana.

2. Zenbait datu-egituratan elementu baten posizioa mugatzen duen osokoa.

es índice/fr index/en index

indize sekundario. Ik. bigarren mailako indize.

indize-erregistro

Kontrol-unitateko erregistroa, modifikatzaile deitzen zaion zenbaki edo elementu bat gordetzen duena; exekutatzen ari den makina-instrukzioaren helbide-parteari modifikatzailea gehituta helbide efektiboa lortzen da.

es registro de índice; registro índice/fr registre d'index/en index register; IR

inferentzia

Arrazonamendu-metodo formala, dedukzio logikoaren oinarria.

es inferencia/fr inférence/en inference

inferentzi erregelak

Dedukzio-teoriaren barruan, abiapuntu gisa hartzen den proposizio batetik (edo gehiagotatik) abiatuta, proposizio baten egiazkotasunera heltzeko bidea ematen duten erregelak.

es reglas de inferencia/fr règles d'inférence/en inference rules

inferentzi motore

Adimen artifizialeko programa-multzoa, egitate-basetik abiatuz dedukzioen burutzapena bere gain hartzen duena.

es motor de inferencia/fr moteur d'inférence/en inference engine

infixu bidezko idazkera; Sin.: infixu bidezko notazio

Adierazpen edo espresio matematikoak osatzeko eragileak eta eragigaiak alternatzen dituen metodoa, eragileak eragigaien artean jarriz, adibidez: .

Infixu bidezko idazkerak, prefixu eta postfixu bidezko idazkerek ez bezala, parentesien beharra du ebaluazio-ordena adierazteko.

Ik. idazkera poloniar; idazkera poloniar alderantzizko.

es notación infija; notación por infijos/fr notation infixée/en infix notation